Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuk kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramaten dituzte elizara.
Antzinako euskaldunek usten zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela:
-Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.
-Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.
-Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko.
Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean "kandelerio"abesten zen.
"Kandelerio lerioatzari ura dari sagarri madari eutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik Ondarroaren gainetik ez daukat zapatarik banoa Lekeitiotik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario