viernes, 23 de marzo de 2012

GURASO ELKARTEA

 GURASO ELKARTEA
Nik eta beste ikasle batzuek aurton Antzerkian izena eman dugu. Antzerkian lan asko egiten dugu.Lan horietan jolastu, gidoia ikasi...horrelakoak egiten ditugu. 
Gure antzezlana "HZ3"deitzen da eta oso dibertigarria da, baina apur bat laburra dela uste dut nik. 
Gure maisua, Mitxel, oso xelebrea, eta nahiko gizena da.

Antzerkiko ikasleak:
Ana,Esther,Lucia,Elena.J,Helena.G,Zelai,Amaia,Naia,Zihara, Nerea,Andrea,Ziortza eta ni,nahiko gutxi egon arren itzel pasatzen dugu elkarrekin.

Antzerkiko egun batean gauza harrigarri bat gertatu zitzaidan "Mitxel" antzerkiko maisuak dantza egiteko esan zidan txarto portatu nintzelako, eta ni oso lotsaturik,gorri-gorri jarri nintzen eta lurrera bota nintzen, denak barrezka hasi ziren, eta ni ere bai.  17:30atik etxera joan behar nintzen, eta atetik irten baino arinago "Mitxelek"berriro ez egiteko esan zidan bestela ezingo nintzen gehiago antzerki taldera bueltatu. Beraz, kezkaturik joan nintzen etxera. Baina orokorrean eguna oso ondo igaro nuen. Baina hau guztia egun bateko kontua baino ez zen izan, hurrengoetan beti bezala ederto igaro nuen. Irrikan nago laster antzezpena egingo dugulako. 

GURASO ELKARTE BARIK EZ GENUEN EDUKIKO HONELAKO AUKERARIK!!!
Mila esker guraso elkarteari.

Clin-Cristina 6-F

No hay comentarios:

Publicar un comentario