viernes, 25 de noviembre de 2011

Pollo a la carta eta ogiaren errezetaren egileak:



Pollo a la carta

Bideo honek pena ematen du.Gogorra da.

OGIAREN ERREZETA

Atzo jolastorduan gaudela, gure kide batek etxean egindako pastela ekarri zuen. Benetan itxura ona zuela... Guk errezeta eskatu genion, baina Nilek bere amak egindako ogiaren errezeta ekarri digu. Goazen ba probatzera.Ia irtetzen zaizuen:

OSAGAIAK




-500 gramo irin.
-35 gramo lebadura freskoa.
-200 mililitro ur.
-Gatz pixka bat.


NOLA EGIN


Lehenik amasatu, reposatzen utzi hartzitu arte, trapu batekin estali, berriro amasatu eta forma eman.


-Labean 200 gradura jarri.
ON EGIN!!!!!!

Agenda 21

Gure eskola agenda 21 lantzen dugunez bideo hauek hausnarketa egiteko jartzen ditugu, ia zer iruditzen zaizuen

viernes, 18 de noviembre de 2011

Aresketamendi

                         ARESKETAMENDI
 
Allende Salazarreko 3. zikloko ikasleak Amurrioko energia berriztagarrien parkera joan ginen.
Bi taldeatan joan ginen, batzuk azaroaren 16an eta besteak azaroaren 17an. Autobuses joan ginen.


Energia berriztagarriak zertarako diren ikastera joan ginen. Hainbat gailu ikusi genituen; batzuk oso handiak eta
besteak txikiak. Lau energia mota ikusi genituen: haizea,eguzkia, ura eta lurra. gustura egon ginen entzunten eta
frogatzen.


Bi maisu izan ditugu, Jon eta Ainhoa.
Guztira, 1km ibilo genituen paisaiaz disfrutatzen. Goizez joan ginen eta bertan hiru ordu egon ginen.
Atsedenalditxo bat hartu genuen, merezitako ogitartekoa jateko.
Asko gustatu zitzaigun. 
Animatu etortzen, oso dibertigarria da eta!



PARIS



Paris oso handia da.
Garraio asko dago, hiru solairuko trenak, terrazadun autobusak, metroak, taxiak..
Dorre altu-altu bat dago ere "Eifel dorrea" deitzen dena.
Ni igonda nago eta goiko aldetik den dena ikusten da. Baina ilada oso luzea itxaron behar da. Niri dorre hura ez zitzaidan asko gustatu,igogailuz beteta dagoelako.
Parke asko daude ere Parisen eta oso politak daude, lorez beteta daude eta.
Gero, kaleetan eskultura oso politak daude eta monumentu ederrak ere.
Hotel asko daude, mota guztietakoak, zaharrak, modernoak, bakeroenak, txalet txikien modukoak, Miky Mousenak...
Bertako parke handi bat Diney deitzen da, gazteluak, atrakzioak, jatetzeak, laberintoak...dituena.
Paris hiri oso jendetsua da, eta denda dotore asko daude.


ZORAGARRIA IRUDITU ZITZAIDAN!!!!!!!!!

viernes, 11 de noviembre de 2011

KALTZADA EGOITZAREN IRTEERA

Urriaren 6an Allendeko ikasleak Kaltzada Egoitzara joan ginen. Egoitza eta hirugarren adineko jendea ikusi genituen. Bertan monjak ere zeuden, benetan atseginak. Monja batek 59 urte daramatza Egoitzan.

Aintzina Egoitza ospitalea zen. Denboraz berrikuntzak egon dira. Lehen 90-100 pertsona sartzen ziren eta orain 120.

Eguna atsegina eta dibertigarria izan zen guretzako, zaharrekin hitz egiten egon ginelako eta gauza berriak kontatu zizkigutelako.

GERNIKA LIPDUB LEHIAKETAN

Kaixo berriro:
Albiste bat dugu zuentzat: Euskadi gazteak antolatutako "lipdub" lehiaketan Gernikako institutoak parte hartu du. Momentu honetan seigarren postuan dago finalisten artean, 7183 botorekin. Hemen duzue bideoa . Anima zaitez bozkatzera ea Gernikak irabazten duen!!!!!!!!!

IKUSI ZE POLITA DEN!!!

viernes, 4 de noviembre de 2011

SKATE IN GERNIKA

Hemen agertzen garenok Gernikarrak gara 6. mailako mutilak: Asier Idoiaga, Pablo ferraris, Ager Badiola, Markel Ramos, Asier Ondartza eta  Asier Goienetxea. Guri asteburu guztietan Gernikako Skate pistetara   joatea gustatzen zaigu.
Pablo Ferrarizen aitak grabatu zigun. Pablok eskua apurtu eta ezin genuen grabatu baina ez keZkatu, beste bat grabatuko dugu.Animatu zaitezte.etorri Gernikako skate pistetara.

ESKERRIK!!!!!!!!!!

BIDEOA