viernes, 10 de febrero de 2012

                  Basaratuzte Euskal Herrian 

      Txitxi-burruntzi, Sasi koipetsu ere esaten zaio.
Zenbait lekuetan Santa Agedaren hurrengo igandean ospatzen dute, beraz jai finkoa da eta ospakizunean etxerik etxe "Santa-eskean" bildutakoa jan eta edaten dute.
Arruntena Inauterien aurreko igandean ospatzea da, taldean eta mendian egin ohi da, eta horretarako apropos piztutako suaren inguruan askaria egiten da.
Suaren txingarretan, eta burduntzia erabilita, eramandako txerrikiak erretzen dira, hala nola, solomoa, urdaia eta txorizoa. Zenbait kasutan arrautzak ere frijitzen dira eta, kasu horietan, zartagina erabili behar izaten da (ez burduntzia).
Askari horretarako eramaten diren ardoak eta pattarrak poztu egiten ditu taldekideak eta, musika tresnaren baten soinuaz alaituta (txistua, soinua, panderoa…), auzorako edo herrirako itzulera oso zalapartatsua izaten da.
Ilunabar alai horretan sukaldeko tresnak (koilarak, zartaginak, botilak…) denetariko perkusio-instrumentuak egiteko erabiltzen dira.

              Gernika-Lumoko txitxiburduntzia

Hirurogeita hamarreko hamarkadan Elai-Alaik suspertu egin zuen ahulduta zegoen ohitura hori, eta berreskurapen horretarako Lumoko plaza aukeratu zen. Euria edo elurra egiten zuenean elizpean hartzen zuten babes parte hartzaileek, eta bertan egiten zituzten jolasak eta suak.
Lumorako igoera zein itzulera oinez eta txistuaren soinuak lagunduta egiten ziren sasoi hartan.
Noiz edo noiz ibilbidea eta ospatzeko lekua bera ere aldatu egin ziren; Ajangizera, esate baterako. Txitxiburduntzi egitera gero eta jende gutxiago joaten zenez, 90eko hamarkadan, hirigunetik gertuago egiten hasi zen, Zeharreta Behekoan, hain zuzen ere, eta urte batean, Pasealekuko arkupeetan ere egin zen.

Gaur egun, ospakizuna Lumoko plazan egitea da ohikoena, hasieran egiten zen lekuan bertan, eta hainbat eta hainbat haur eta heldu joaten dira. Elai-Alaiko kideek bultzatzen dute jaia eta, behar diren suak piztu ondoren, haurrentzako jolasak, lantegiak eta ezinbesteko sartai-dantza eta aulki-dantza antolatzen dituzte.
Baztango irri-dantza horiek oso errotuta daude Lumoko txitxiburduntzian, aulki-dantza batez ere, zeina 1988tik aurrera ofizial bihurtu zen, eta irabazleei sariak ematen zaizkie.

EGILEAK 2012-02-10

Gaurkoan parte artu dugunok:

Amaia Iruskieta


Dani Jauregi





Iban Hernandez

IHAUTERIAK


Ihauteriak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira, adibidez, Brasilen (Rio de Janeiron) ospatzen da, handienetarikoa da. Venecian maskarekin joaten dira gehienak, eta ondo zaintzen dituzte arropak eta batez ere maskarak. 
Euskal herrian ere ospatzen dira. Otsailaren 17tik 21eraino izaten dira Gernikan.



 

viernes, 3 de febrero de 2012

EGILEEN ARGAZKIAK

Gaurko egileak gara:

ARITZ, ASIER, SANDY, CRISTINA,ZIORTZA ETA 
ARITZ E.



KANDELERIO

Otsailaren 2an  bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuk kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramaten dituzte elizara.

Antzinako euskaldunek  usten zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela:

-Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.
-Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.
-Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen  edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko.

Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean "kandelerio"abesten zen.

"Kandelerio lerioatzari ura dari sagarri madari eutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik Ondarroaren gainetik ez daukat zapatarik banoa Lekeitiotik. 


Kandelerioz eguzki, Negua dago aurreti, kandelerioz edurra, joan da neguaren bildurra".

SAN BLAS



Otsailaren 3 an, kandelerio egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.
 Ohitura hauxe da: Eleiza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak, opilak, erroskillak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, San blasari izenez ezagutzen direnak.
Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek aparteko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.
San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin amaitzeko. Kandelerio egunean hasi eta inauteriak arte etxe askotan tostadak egiten dira.
Eta PRAKTIKATZEKO.